INFORMAZIO OROKORRA

Athletic Cluben online denda ofiziala www.athletic-club.eus webgunean txertatuta dago eta Athletic Cluben (izen komertziala: Athletic Club) jabetzakoa da. Helbidea: Mazarredo zumarkalea 23, 48009, Bilbo, Bizkaia; IFK: G-48074264. Kirol Elkarteen Erregistroan izena emanda du, CD0000617 zenbakiarekin.

Establezimenduaren helbidea eta bezeroa gurekin bizkor eta eraginkortasunez harremanetan ipintzeko eta komunikatzeko datuak:

ORDAINBIDEAK

Athletic Cluben dendan egindako erosketak honela ordain daitezke:

  • Kreditu-txartelez: VISA eta Mastercard, 500 (bostehun) eurorainoko zenbatekoetarako.
  • PayPal: PayPal kontuaren bidez nahiz zordun- edo kreditu-txartelaren bidez bizkor eta seguru ordain dezakezu, finantza-informaziorik partekatu gabe.

Salgai guztiak ezin dira jasotzean ordaindu: salgai batzuk derrigorrez aurretiaz ordaindu behar dira, dela kreditu-txartelaren bidez, dela PayPal ordainketa-pasabidearen bidez.

Eskaera tramitatzean azaltzen da zer ordainbide onartzen den eskaeraren ezaugarrien eta sartutako produktuen arabera.

Jasotzean ordaintzeko aukera ukatzeko eskubidea gordetzen du Klubak, baldin eta bezeroak jasotzean ordaintzeko erositako produktua hartzeari uko egin badio inoiz, justifikatutako arrazoirik gabe. Halakoetan, hurrengo eskaerak -halakorik egongo balitz- aurretiaz ordaintzea exijituko zaio.

DENDAN JASOTZEA

902 540 900 telefono-zenbakiaren bidez edota linea bidezko denda ofizialean egindako eskaerak edozein denda ofizialetan jasotzeko aukera dago. Modalitate horretan ez da bidalketa-gasturik ezarriko.

  • San Mamés Denda Ofiziala
  • Alameda Rekalde Denda Ofiziala
  • Casco Viejo Denda Ofiziala
  • Mazarredo Denda Ofiziala
  • Max Center Denda Ofiziala

Eskaera jaso eta hiru laneguneko epean, gehienez, mezu elektronikoa jasoko du bezeroak, eskaera San Mameseko dendan jasotzeko prest duela jakinarazteko, edo gorabeheraren bat egon dela ohartarazteko.

Eskaera jasotzeko, erosleak bere NANa aurkeztu beharko du, eskaera San Mameseko dendan eskuragarri dagoela baieztatzeko jaso duen mezu elektronikoarekin batera.

Eskaera beste pertsona batek jasotzeko aukera ere badago; halere, horretarako, erosleak halaxe adierazi beharko du eskaera egiteko unean. Eskaera jasotzeko, baimendutako pertsonak bere NANa aurkeztu beharko du, eskaera San Mameseko dendan eskuragarri dagoela baieztatzeko mezu elektronikoarekin batera.

Eskaera dendan eskuragarri dagoela baieztatzen duen mezu elektronikoa bidaltzen den egunetik aurrera, 7 egunean gordeko da eskaera San Mameseko denda ofizialean. Epea igaro ondoren, eskaera bertan behera gelditu da.

STOCKA ETA BAIEZTAPEN MEZU ELEKTRONIKOA

Eskaera egiteko mezu elektronikoa zuzen bidaltzeak ez du esan nahi eskaera osatzen duten produktu guztiak eskuragarri egongo direnik. Izan ere, erosketak stockaren menpe egongo dira.

Produkturen bat falta izanez gero, 30 egutegi-eguneko epean mezu elektronikoa bidaliko zaio bezeroari horren berri emateko. Hiru laneguneko epean mezu elektroniko horrek erantzunik jasotzen ez badu, eskaera bertan behera geldituko da.

Eskaera ordaindu barik badago (jasotzean ordaintzekoa bada) eskaera bertan behera geldituko da, bezeroak kontrakorik esaten ez badu.

Aurretiaz ordaindutako eskaeren kasuan (txartel bidez ordaindu bada), 14 egutegi-egun baino lehenago itzuliko da zenbatekoa, bezeroak kontrakorik esaten ez badu. Bezeroak erabilitako ordainbide bera erabiliko da itzulketa egiteko.

ITZULKETA ETA TRUKAKETA POLITIKA

Athletic Cluben linea bidezko denda, Klubaren gainerako denda ofizial (denda fisiko) guztiak bezala, Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza-sistemaren pean daude.

ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA ERABILTZEKO EPEA ETA PROZEDURA:

14 egutegi-egunetan bezeroak kontratuan atzera egiteko eskubidea gordeko du, inolako justifikaziorik eman behar izan barik.

Bezeroak nahiz berak adierazitako hirugarren pertsonak ondasunak eskuratzen dituen unetik 14 egutegi-egun igaro ondoren iraungiko da atzera egiteko epea.

Atzera egiteko eskubidea gauzatzeko, bezeroak asmo horren berri eman beharko digu zalantzarik gabeko adierazpen baten bidez. Adibidez, eskutitz bat idatziz gure helbide fisikora (Athletic Club, San Mameseko denda, Rafael Moreno “Pitxitxi” pasealekua, 0-26 ateen artean, Bilbo, 94 424 81 59 telefono-zenbakia), edota mezu elektroniko bat bidaliz gure helbide elektronikora (comercial@athletic-club.eus). Bezeroak atzera egiteko inprimaki-eredu hau erabil dezake (ez da derrigorrez erabili beharrekoa, ordea), eta kontu-korronte baten zenbakia jakinarazi, dirua bertara transferitzeko.

Atzera egiteko epea egoki bete dela jotzeko, nahikoa izango da bezeroak eskubidea erabili nahi duela dioen jakinarazpena epe hori igaro aurretik bidaltzea.

ATZERA EGITEAREN ONDORIOAK:

Bezeroak atzera egitea erabakitzen badu, berarengandik jasotako ordainketa guztiak itzuliko dizkiogu, bidalketa-gastuak ere horren barnean sartuta (ez dira itzuliko, ordea, guk eskaintzen dugun bidalketa arruntaz aparte, bezeroak beste bidalketa garestiago bat aukeratu izanaren ondoriozko gastuak). Itzulketa ez da arrazoirik gabe atzeratuko eta, edonola ere, bezeroak kontratuan atzera egiteko erabakia hartu duela jakinarazten digun unetik 14 egutegi-egun igaro baino lehenago itzuliko diogu dirua.

Bezeroak eskaera ordaintzeko erabili duen ordainbide bera erabiliko dugu dirua itzultzeko.

  • Bezeroak transferentzia bidez ordaindu badu edota produktua jasotzean ordaindu badu, berak adieraziko digun kontu-zenbakian egingo dugu ordainketa.
  • Banku-txartelez edo PayPal bidez ordaindu badu, ordainbide bera erabiliko dugu itzulketa egiteko.

Klubak itzulketaren dirua gordetzeko aukera du, harik eta bidalitako produktuak bueltan jasotzen dituen arte edota bezeroak produktuak itzuli dituen froga aurkezten duen arte (bi baldintzetako bat bete arte).

Nolanahi ere, bezeroari ez zaio inolako gasturik egotziko itzulketa horren truke.

Atzera egiteko baldintzak:

Bezeroak hona bidali beharko dizkigu ondasunak:

  • INBISA ENPRESA PARKEA
  • Silvia Nevado andrearentzat
  • Astintze kalea, C1 eraikina
  • 21etik 22ra bitarteko pabiloiak
  • 48160 – Derio.

Eskaera-zenbakia argi idazteaz gain, itzulketa bat dela argitu beharko da paketean bertan.

Bezeroak arrazoirik gabeko atzerapenik gabe itzuli beharko ditu ondasunak eta, nolanahi ere, guri kontratuan atzera egiteko asmoa duela jakinarazi digunetik 14 egun igaro aurretik. Epe hori errespetatu egin dela joko dugu bezeroak epe hori amaitu baino lehen itzultzen baditu ondasunak.

Bidalketa posta-bidez egiten bada, ziurtatuta edota jaso izanaren agiria eskatuz egitea gomendatzen dugu; izan ere, hala jokatu ezean paketeak ez dituzte helmugara bidaltzen (postaren bulegoan hartzea eskatzen dute). Nolanahi ere, bidaltzailea da bidalketaren eta gerta litezkeen gorabeheren erantzulea.

Bezeroak bere gain hartu beharko du ondasunak itzultzearen kostu zuzena.

Itzultzen diren produktu guztiak jatorrizko bilgarria eta etiketak ukitu gabe itzuli behar dira, jatorrizko kutxan egoki bilduta eta behar bezala babestuta. Salgaia jasotako egoera berean itzuli behar da. Gure adituek erabakiko dute hori bete den kasu bakoitzean.

Ondasunen izaera, ezaugarriak eta funtzionamendua zehazteko ez den beste erabilpen baten ondorioz ondasunen balioa gutxitzen bada, bezeroa izango da erantzule bakarra.

ATZERA EGITEKO ESKUBIDEAREN SALBUESPENAK:

Ez da onartuko honako artikuluak itzultzea: serigrafiatutako eta pertsonalizatutako artikuluak, edota honelako artikulu hauek: babeseko zigiluarekin datozen soinu- edo bideo-grabazioak, programa informatikoak, bideojokoak eta liburuak, baldin eta salgaia eman ondoren bezeroak zigilu hori kendu badie; babeseko zigiluarekin datozen barneko arropak eta bainujantziak, baldin eta salgaia eman ondoren bezeroak zigilu hori kendu badie; saltzeko aldaketaren bat jasan behar izan duten produktuak.

ALDAKETA EGITEKO EPEA ETA PROZEDURA:

Bezeroak eskatutako produktua jaso eta 14 egutegi-eguneko epea du, gehienez, produktua aldatzea eskatzeko.

Aldatzeko prozesua abian jartzeko, bezeroak mezu elektronikoa igorri behar du comercial@athletic-club.eus helbidera, edota sail komertzialaren 94 424 81 59 telefono-zenbakira deitu bestela, zer artikulu nahi duen eta zeren truke aldatu nahi duen zehaztuta (modeloa, marka, tamaina, kolorea eta abar).

TRUKEA EGITEKO BALDINTZAK:

Hauxe da aldatu nahi den produktua helarazteko helbidea:

  • INBISA ENPRESA PARKEA
  • Silvia Nevado andrearentzat
  • Astintze kalea, C1 eraikina
  • 21etik 22ra bitarteko pabiloiak
  • 48160 Derio.

Helbide horretan jasotako paketeak baino ez dira aldatuko. Posta bidez edota garraio-enpresa baten bidez bidal daiteke paketea. Bidalketa posta-bidez egiten bada, ziurtatuta edota jaso izanaren agiria eskatuz egitea gomendatzen dugu; izan ere, hala jokatu ezean paketeak ez dituzte helmugara bidaltzen (postaren bulegoan hartzea eskatzen dute). Nolanahi ere, bidaltzailea da bidalketaren eta gerta litezkeen gorabeheren erantzulea.

Paketean eskaera-zenbakia eta egin nahi den aldaketa zehaztu behar dira.

Paketea jasotzean, produktua behar den bezala dagoela egiaztatu eta produktu berria igorriko diogu bezeroari, aldatu beharreko produktua jasotzen dugun unetik eta hurrengo 7 egun baliodunetan.

Produktu eta modelo beraren tamaina aldatu nahi denean, bezeroak ordaindu beharko du produktu hori Athletic Cluben biltegira eramateko gastua. Aitzitik, ez du ordaindu beharko lehen aldaketaren bidalketa-gasturik, bidalketa hori doan egingo baita, 10,00 eurotik gorako bidalketa-gastuak direnean izan ezik. Kasu horretan, bezeroak hartu beharko du bere gain lehen aldaketa bidaltzearen gastua. Bidalketa berbera bigarrenez edo gehiagotan aldatu nahi bada, bezeroak hartuko ditu bere gain hortik aurrerako bidalketa-gastu guztiak.

Baldintza horiek ez dira aplikatuko sustapenean eskaintzen diren produktuetan; halakoetan, bezeroak ordaindu beharko ditu bidalketa-gastu guztiak.

Aldatu nahi diren produktu guztiak jatorrizko bilgarria eta etiketak ukitu gabe itzuli behar dira, jatorrizko kutxan egoki bilduta eta behar bezala babestuta. Aldatu nahi den salgaia jasotako egoera berean itzuli behar da. Gure adituek erabakiko dute hala jaso den.

Ez da onartuko serigrafiatutako edo pertsonalizatutako artikuluak aldatzerik. Ildo beretik, ez da aldatzea onartuko honako artikulu hauetan: kopiatzeko aukera ematen duten artikuluak -CDak, joko elektronikoak, liburuak…-, barruko jantziak eta bainujantziak, eta saltzeko aldaketaren bat jasan duten artikuluak.

Webgunearen bidez edo 902 telefonora deituta erosi ondoren, eskaera euren etxean jaso duten bezeroek artikulua denda ofizialean aldatzeko aukera dute, hala nahi badute.

Horretarako, mezu elektroniko bat igorri behar dute comercial@athletic-club.eus helbidera, eskaera-zenbakia eta zein dendatan aldatu nahi duten zehaztuta.

Dendetan ez da aldaketarik onartuko, aurretik urrats hori egiten ez bada.

ESKAERA EMATEKO EPEA

Athletic Clubek ahalik eta lasterren bidaliko ditu eskaturiko produktuak, arrazoi gabeko inolako atzerapenik gabe, eta eskaera jaso den unetik 30 egutegi-egunetara gehienez.

ESKAERAREN JATORRIRA ITZULTZEA

Garraio-enpresak (garraio-enpresaren beraren erruz) eskaera hartzaileari ematerik izan ez duelako, eskaera berriro jatorrira itzuliko balitz, gure enpresak bere gain hartuko ditu lehen aldiz birbidaltzearen gastuak. Garraio-enpresak zuzen jokatu badu, Athletic Clubek ez du bere gain hartuko berriz bidaltzearen gastua.

Itzulketaren edo aldaketaren arrazoia guk egindako hutsegitea bada, Athletic Clubek bere courier zerbitzua bidaliko du paketea tokian bertan erretiratzera (bezeroak zehaztuko du, comercial@athletic-club.eus helbide elektronikora idatziz edo sail komertzialaren 94 424 81 59 telefono-zenbakira deituz, paketea zer helbidetan erretiratu behar den, baina betiere paketea jaso zen herri berberean). Athletic Clubek bere gain hartuko ditu itzulketaren eta eskaera zuzena berriz bidaltzearen gastuak.

Paketea jasotzen denean, produktua egoera onean dagoela eta benetan gure hutsegitea izan zela egiaztatuko dugu, eta, ondoren, aldaketa egin behar bada, produktu berria bidaliko dugu; produktua itzuli behar bada, berriz, ordaindutako dirua itzuliko diogu bezeroari, produktua gure biltegian jaso eta 15 egun baliodun igaro aurretik.

Dirua itzultzeko, bezeroaren kontu-zenbakirako banku-transferentzia egingo da.

BIDALKETAK – TARIFAK

  • Euskadi: 6 €
  • Gainerako Estatua: 6 €
  • Balearrak: 13,50 €
  • Kanariak: 30 €
  • Andorra: 42 €
  • Ceuta eta Melilla: 49 €
  • Portugal: 14 €

89,95 eurotik gorako eskaeretan ez da bidalketa-gasturik kobratuko (soilik Penintsulara eta Balearretara egindako bidalketetan)

NAZIOARTEKO EREMUAK

  • A EREMUA: Alemania, Belgika, Vatikanoa, Frantzia, Italia, Luxenburgo, Monako, Erresuma Batua, San Marino, Austria, Danimarka, Finlandia, Grezia, Guernesey, Holanda, Irlanda, Jersey, Liechtenstein, Suitza. Garraio gastuak: 15,00 €
  • B EREMUA: Azoreak, Zipre, Groenlandia, Hungaria, Islandia, Faroe Uharteak, Madeira, Malta, Maroko, Norvegia, Polonia, Txekiar Errepublika, Suedia: Afganistan, Albania, Armenia, Azerbaijan, Bielorrusia, Bosnia & Hertzegovina, Bulgaria, Kroazia, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Georgia, Kazakhstan, Kirgizistan, Lituania, Mazedonia, Moldavia, Montenegro, Errumania, Errusia, Serbia, Turkmenistan, Ukrainia, Uzbekistan. Garraio gastuak: 25,00 €
  • C EREMUA: Kanada, Estatu Batuak, Puerto Rico. Garraio gastuak: 35,00 €
  • D EREMUA: Aingira, Antigua & Barbuda, Holandarren Antillak, Argentina, Araba, Bahamak, Barbados, Belize, Bermudak, Bolivia, Bonaire, Brasil, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Dominica, Ekuador, El Salvador, Granada, Guadalupe (Frantsesen Antillak) Guatemala, Haiti, Honduras, Kaiman Uharteak, Turkak eta Caicoak, Birjina Uharteak (UK), Birjina Uharteak (US), Jamaika, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguay, Peru, Dominikar Errepublika, Saint Vincent eta Grenadinak, Santa Luzia, Trinidad eta Tobago, Uruguay, Venezuela. Garraio gastuak: 65,00 €
  • E EREMUA: Asia eta Ozeania. Garraio gastuak: 95,00 €
  • F EREMUA: Afrika. Garraio gastuak: 95,00 €

ADUANAK ETA ZERGAK

Ceutarako, Melillarako, Kanariar Uharteetarako eta Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetarako eskaerak aduana-gastuen eta bestelako zerga gastuen menpe egon litezke, beharbada. Athletic Clubek ez du horien gaineko inolako kontrolik eta Athletic Clubek ez du, inolaz ere, horren erantzukizunik onartuko. Salgaien hartzaileak edo erosleak ordaindu beharko du gastu hori. Horregatik, erosketa egin aurretik aduana-bulegoarekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu, horren inguruko xehetasun gehiago jakiteko.

Helmuga horietara okerreko produktua edo produktu akastuna bidaliz gero, Klubak bere esku gordetzen du artikulua ordainduz arazoa konpontzeko aukera, eta ez du berriro bidaltzeko derrigorrik izango.

NAZIOARTEA

1,5 kg-tik gorako bidalketetan, hartzaileari mezu elektroniko bat bidaliko zaio, garraioaren prezioan egon litekeen aldaketaren berri emateko.

Tarifak aldatu egin litezke, erregairen prezioaren gorabeheren arabera. Halakorik gertatuko balitz, posta elektroniko bidez jakinaraziko diogu bezeroari.

Oso garrantzitsua da hartzailearen datu guztiak zuzen betetzea, bidalketa itzultzea edo leku okerrera bidaltzea saihesteko. Salgaia emateko unean garraio-enpresak sinadura eskatuko du eta, beraz, garrantzitsua da bidalketa jasotzeko norbait egongo den helbidea idaztea.

Nazioarteko bidalketetan ez da aldaketarik onartzen. Hainbat produktu biltzen dituen bidalketan, Athletic Clubek okerreko produktua edo akastuna bidaltzen badu, produktu horren balioa ordainduz konponduko du gaia. Produktu bakarreko bidalketa bada, bezeroak posta ziurtatu batez igorri beharko du, aldaketa egiteko. Klubak ordainduko dio horren kostua.

Nazioarteko bidalketetan kolonietara igortzen bada, helmugako eremua aintzat hartuta fakturatuko da, eta ez herrialdea aintzat hartuta.

TELEFONO BIDEZKO SALMENTAREN ORDUTEGIA

  • Astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era.
  • San Mamesen partida dagoen egunetan, 10:00etatik 13:30era.

Dei-ezarpenaren kostua: 0,13 €. Minutuko fakturazioa: 0,19 € finkotik deitzen bada eta 0,27 € mugikorretik deitzen bada, kontratu motaren, ordu-tartearen eta telefono-konpainiaren arabera. BEZa zenbatu gabe.

BERMEAK

Athletic Cluben dendan erositako produktu guztiek akatsen kontrako bermea dute. Artikulu akastuna jasoz gero, itzultzea onartuko da, betiere Itzulketen eta Trukeen atalean zehaztutako prozedurari jarraikiz, eta betiere zehaztutako epean eman bada horren berri.

ERREKLAMAZIOAK, KEXUAK ETA IRADOKIZUNAK

Online dendari buruzko edo emandako produktuari buruzko erreklamaziorik, kexurik edo iradokizunik baduzu jar zaitez gurekin harremanetan comercial@athletic-club.eus helbidera idatziz edota 94 424 81 59 telefono-zenbakira deituz.

PROMOZIOAK ETA DESKONTUAK

Fundazioko kidearen edota bazkidearen deskontua ez da gehituko promozio eta prezio bereziko kanpainen kasuan, kanpainaren baldintzetan zehazten ez bada.