OHIKO GALDERAK
ZER ORDAINKETA-MODU DAUDE?
Athletic Club dendan egindako erosketak sistema hauetako edozein erabiliz ordain daitezke:
Kreditu-txartelez: Visa, MasterCard, 500 eurorainoko zenbatekoetarako (bostehun euro).
PayPal: azkar eta segurtasunez ordaindu ahal izango duzu PayPal kontuarekin edo zordunketa- edo kreditu-txartelarekin, finantza-informaziorik partekatu gabe.
ZER EROSKETA-AUKERA DITUT, EZ BADUT ORDAINDU NAHI TXARTELAREKIN EDO PAYPALEKIN?
Edozein arrazoirengatik ez baduzu ordaindu nahi txartelarekin edo pertsona batek eskaera telefonoz jasotzea nahi baduzu, 902 540 900 zenbakira deitu behar duzu, ordutegi honetan:
- Astelehenetik larunbatera, 10:30etik 19:00etara.
- San Mamesen partida den egunetan, 10:00etatik 13:30era.
Deia ezartzeko kostua: 0,13 €; minutuko fakturazioa 0,19 € finkotik egindako deietan, eta 0,27 € mugikorretik deituz gero, kontratuaren, ordu-tartearen eta telefono-konpainiaren arabera. BEZa kanpo.
Gure lankideek jasoko dute zure eskaera, eta kasu bakoitzean ordaindu beharreko zenbatekoa eta kontu-zenbakia esango dizute, transferentzia egin dezazun. Diru-sarrera berretsi ondoren bidaliko da zure eskaera.
EGIN DEZAKET EROSKETA BAT JASOTZEAN ORDAINTZEKO?
Ez, COVID-19aren ondoriozko osasun-egoerak bidalketen entregak aldatu dituenetik, ezinezkoa da aukera hori, bezeroaren eta banatzailearen arteko kontaktua saihesteko.
EGIN DEZAKET ESKAERA BAT ONLINE ETA DENDAN JASO?
Edozer denda ofizialetan jaso daitezke 902 540 900 telefonoan edo onlineko denda ofizialean egindako eskaerak. Modalitate horrek ez du bidalketa-gasturik.
- San Mameseko denda ofiziala
- Errekalde zumarkaleko denda ofiziala
- Mazarredoko denda ofiziala
- Max Centerreko denda ofiziala
Bezeroari email bat bidaliko zaio gehienez 3 laneguneko epean, eskaera jasotzen duenetik zenbatzen hasita, eskaera aukeratutako dendan jasotzeko prest dagoela baieztatuz edo gorabeheraren baten berri emanez.
Eskaera jasotzeko, erosleak NANa eta eskaera dendan eskuragarri dagoela baieztatzeko emaila aurkeztu beharko ditu. Ez da beharrezkoa emaila inprimatuta eramatea; nahikoa da gure saltzaileei zure eskaera-zenbakia pantailan erakustea.
Beste pertsona batek jaso dezake eskaera, baldin eta erosleak hala adierazi badu ESKAERA EGITERAKOAN. Baimendutako pertsona horrek NANa aurkeztu beharko du, bai eta eskaera dendan eskuragarri dagoela baieztatzeko emaila ere.
“Dendan eskuragarri” berresteko emaila bidaltzen denetik, eskaera 7 egun naturaleko epean egongo da aukeratutako dendan. Epe hori igarotakoan, baliogabetutzat joko da, eta eskaeraren zenbatekoa itzuliko da, kobratu den bitarteko beretik.
SISTEMAK EROSKETAK EGITEKO AUKERA EMATEN BADIT, ESAN NAHI DU BERMATUTA DAGOELA ARTIKULUAREN STOCKA?
Eskaera bat behar bezala amaitzen denean, berresteko mezu elektronikoak ez dakar eskaerako produktuen eskuragarritasuna berrestea, eta erosketa guztiak stockaren erabilgarritasunaren mende geratzen dira.
Produkturen bat falta bada, bezeroari jakinaraziko zaio posta elektronikoz, gehienez ere 7 laneguneko epean. Mezu elektroniko horri 3 laneguneko epean erantzuten ez bazaio, baliogabetzat joko da eskaera hori.
Aurrez ordaindutako eskaera bat baliogabetzen bada (txartelarekin ordainduta), dagokion zenbatekoa bueltatuko da, gehienez ere 7 laneguneko epean. Itzulketak ordainketa egiten den modu berean egingo dira.
NOLA ALDA EDO ITZUL DEZAKET ONLINE EROSITAKO ARTIKULU BAT?
Aldaketa eskatzeko gehieneko epea 14 egun naturalekoa da, bezeroak eskaera jasotzen duenetik zenbatzen hasita. Produktua egoera ezin hobean dagoela egiaztatu beharko da aldaketa egin aurretik, etiketak ipinita eta jatorrizko enbalajearekin.
- Denda ofizialean aldatzea edo itzultzea:
Gure bezeroei aldaketak edo itzulketak errazteko, edozein denda ofizialetan aldatu edo itzuli ahal izango dira onlineko dendaren bidez egindako eskaerak; horretarako, eskaerarekin batera bidaltzen den faktura aurkeztu beharko da.
- Online aldatzea edo itzultzea:
Bezeroaren eremuaren sartu behar duzu artikuluak itzultzeko.
Aldatzeko baldintzak:
Helbide honetara helarazi behar diguzu aldatu beharreko produktua:
- INBISA ENPRESA-PARKEA
- Norentzat: Silvia Nevado
- Astintze, C1 eraikina
- 21 eta 22 pabiloiak
- 48160 Derio
Adierazitako helbidean jasotako paketeak baino ez dira aldatuko. Bidalketa Correos bidez edo garraio-agentzia baten bidez egin daiteke. Bidalketa Correosekin egiten bada, komeni da ziurtagiria eta/edo hartu-agiria bidaltzea, zehaztapen horiek gabe ez baitira helmugara iristen, baizik eta bulegoetan jaso behar izaten dira. Nolanahi ere, bidaltzailea arduratuko da bidalketaz eta izan ditzakeen gorabeherez.
Paketean eskaera-zenbakia adierazi beharko dute, eta zer aldaketa eskatzen den zehaztuko da.
Paketea jasotzean, produktua egoera onean dagoela egiaztatuko da eta produktu berria bidaliko da jaso eta hurrengo 7 egun balioduneko epean.
Produktu eta modelo bereko neurria aldatzen bada, bezeroa arduratuko da produktua Athletic Club Biltegiko helbidera bidaltzeaz. Osteko bidalketa doan izango da, bidalketa-gastuak 10,00 €-tik gorakoak direnean izan ezik. Kasu horretan, bezeroak bere gain hartu beharko ditu lehen aldaketaren bidalketa-gastuak ere. Eskaera berean bigarren eta ondorengo aldaketak egiteko, bezeroak bi bidalketen gaineko erantzukizuna izango du.
Aldatu nahi den edozein produktu jatorrizko bilgarriarekin eta etiketatuarekin eta ukitu gabe egin behar da beti, jatorrizko kutxan behar bezala paketatuta eta behar bezala babestuta. Aldatu beharreko artikuluak jaso zen egoera berean egon behar du, eta hori gure adituek zehaztuko dute.
Ez da inolako aldaketarik onartuko serigrafiatutako edo pertsonalizatutako artikuluetan, kopiatu daitezkeen artikuluen kasuan (CDak, joko elektronikoak, liburuak…), barruko arroparen eta bainujantzien kasuan, eta saltzeko aldaketaren bat behar duten produktuen kasuan.
Erosketa webgunearen bidez edo 902 zenbakira deituta egin duten bezeroek, eskaera etxean jaso ondoren, denda ofizialetako batean alda ditzakete produktuak nahi izanez gero.
ZENBAT DENBORA BEHAR DU NIRE ESKARIAK IRISTEKO?
Bezeroen eremuan ikus dezakezu bidalketaren egoera.
Athletic Clubek ahalik eta lasterren entregatuko ditu produktuak, bidegabeko atzerapenik gabe, eta, gehienez ere, eskaera jaso eta 15 egun naturaleko epean, bidalketa nazionalen kasuan. Nazioarteko entregen kasuan, hainbat entrega egin daitezke helmuga-herrialdearen arabera.
ZENBAT KOSTATZEN DA NIRE HIRIRA BIDALTZEA?
Kontsultatu gure eskaintzak; izan ere, baliteke bidalketaren bat doan egotea, eskaeraren zenbatekoaren arabera. Baldintza normaletan, hauek dira bidalketa-gastuak:
BIDALKETAK – TARIFAK
- Estatuan: 6 €
- Balearrak: 13,50 €
- Kanariak: 30 €
- Andorra: 42 €
- Ceuta eta Melilla: 49 €
- Portugal: 14 €
Garraioa ez da kobratuko 89,95 eurotik gorako eskaeretan (Penintsulara eta Balear Uharteetara bidalitako eskaeretan soilik).
NAZIOARTEKO EREMUAK
- A EREMUA:Alemania, Belgika, Vatikanoa, Frantzia, Italia, Luxenburgo, Monako, San Marino, Austria, Danimarka, Finlandia, Grezia, Guernesey, Holanda, Irlanda, Jersey, Liechtenstein, Suitza. Garraioak: 15,00 €
- B EREMUA:Azoreak, Zipre, Groenlandia, Hungaria, Islandia, Faroe Uharteak, Madeira, Malta, Maroko, Norvegia, Polonia, Txekiar Errepublika, Suedia, Afganistan, Albania, Armenia, Azerbaijan, Bielorrusia, Bosnia & Herzegovina, Bulgaria, Kroazia, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Georgia, Kazakhstan, Kirgizistan, Lituania, Mazedonia, Moldavia, Montenegro, Erresuma Batua, Errumania, Errusia, Serbia, Turkia, Turkmenistan, Ukraina, Uzbekistan. Garraioak: 25,00 €
- C EREMUA:Kanada, Amerikako Estatu Batuak, Puerto Rico. Garraioak: 35,00 €
- D EREMUA:Anguilla, Antigua & Barbuda, Holandako Antillak, Argentina, Araba, Bahamak, Barbados, Belize, Bermuda, Bolivia, Bonaire, Brasil, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Dominika, Ekuador, El Salvador, Granada, Guadalupe (Frantziako Antillak) Guatemala, Haiti, Honduras, Kaiman Uharteak, Turks eta Caicas, Birjina Uharteak (Erresuma Batua), Birjina Uharteak (AEB), Jamaika, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguai, Peru, Errepublika Dominikarra, San Bizente eta Granadinak, Santa Luzia, Trinidad eta Tobago, Uruguai, Venezuela. Garraioak: 65,00 €
- E EREMUA:Asia eta Ozeania. Garraioak: 95,00 €
- F EREMUA: Garraioak: 95,00 €
ADUANAK ETA ZERGAK
Gerta liteke aduana-gastuei lotuta egotea Ceuta, Melilla, Kanariar Uharteak eta Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetarako eskaerak, eta litekeena da Athletic Clubek inolako kontrolik ez duen eta bere gain hartzen ez dituen beste zerga batzuk ere izatea. Salgaiaren hartzaileari edo erosleari dagokio beti ordainketa hori. Erosketa egin aurretik, gomendatzen dizugu aduana-bulegoan kontsultatzea, horri buruzko informazio zehatzagoa lortzeko.
Produktu oker edo akastun bat helmuga hauetakoren batera bidaltzen bada, klubak berea izango du gorabehera hori konpontzeko artikulu horren itzulketa ordainduta, eta ez du berriz bidali beharrik izango.
NAZIOARTEKOAK
1,5 kg-tik gorako bidalketetan, mezu elektroniko bat bidaliko zaio hartzaileari, garraioan prezioa alda daitekeela adierazteko.
Tarifek aldaketak izan ditzakete erregaiaren prezioaren aldaketaren arabera. Kasu horretan, emailez jakinaraziko da.
Garrantzitsua da behar bezala betetzea hartzailearen datu guztiak, bidalketa behar ez bezala itzultzea edo entregatzea eragiten duten akatsak saihesteko. Garraio-konpainiak sinadura bat behar du salgaia entregatzean; beraz, garrantzitsua da helbide bat adieraztea, norbaitek bidalketa jaso dezan.
Nazioarteko bidalketetan ez da onartuko aldaketarik. Athletic Clubek produktu oker edo akastun bat bidaltzen badu hainbat produkturen bidalketa batean, produktu horren zenbatekoa eta bidalketa-gastuen zati proportzionala ordainduz konponduko du gorabehera hori.
Nazioarteko bidalketetan, kolonietarako bidalketa bada, xede-eremuaren arabera fakturatuko da, eta ez herrialdearen arabera.
NIRE ESKAERA AKATSAREKIN EDO OKER IRITSI DA, ZER EGIN DEZAKET?
Eskaera edo artikulu bat oker edo egoera txarrean jaso baduzu, ipini gurekin harremanetan emailez comercial@athletic-club.eus helbide elektronikoan edo 94 424 81 59 telefono zenbakian. Ahalik eta bizkorren ipiniko gara zurekin harremanetan, gorabehera hori konpontzeko.
DESKONTUA DUEN ARTIKULU BAT EROSTEN BADUT, GEHITUKO ZAIO BAZKIDE-DESKONTUA?
Prezio bereziko promozio eta kanpainen kasuan, ez da metatuko bazkide eta/edo fundazioko kide izatearen deskontua, salbu eta zehaztuta badago kanpainaren baldintzetan.
BADUZU OHIKO GALDERETAN AGERI EZ DEN ZALANTZARIK?
Jarri gurekin harremanetan comercial@athletic-club.eus helbide elektronikora idatzita edo 94 424 81 59 telefono-zenbakira deituta.